San Juan bezperan, hau da, ekainaren 23an zozketatuko dituzte etxebizitza sozialak. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok esku hartuko du ekitaldian. Berarekin batera, etxebizitza sozialetako bat eskuratzeko aukera duten herritarrak izango dira.
Oraindik, itxi barik dago zozketan parte hartuko dutenen zerrenda. Edonola ere, behin behineko zerrendan, hau da alegazioak egin aurretiko zerrendan, 23 lagun zeuden.
Etxebizitzak berriz, 20 izango dira. 19 zotz egiteko eta bat Eusko Jaurlaritzarendako. Etxebizitza sozialak, guraso bakarreko familien, ezinduen eta 35 urtez azpiko gazteen artean zotz egingo dituzte.
Zozketa datorren astean egin arren, etxebizitzak egiteko lanak noiz hasiko diren zehazteko dago oraindik.