Gurutze Mujikaren margolanak ikusgai, gaur hasita

Mirari Altube Arrese 2004ko eka. 4a, 11:57
Gaur, ekainak 4, hasi eta hilaren 18a bitartean Gurutze Mujikaren margolanak egongo dira ikusgai udaletxeko ganbaran. 18 bat lan erakutsiko die aretxabaletarrei Gurutzek. Gehienak paisaiak dira, eta guztiak azken bi urteotan margotutakoak.

Udaleko Kultura Sailak Gurutze Mujika margolariaren lanak jarri ditu ikusgai udaletxeko ganbaran. Gaur hasi eta 18a bitartean egongo da zabalik. Hona ordutegia:

  • Astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara.
  • Zapatuetan, 12:00etatik 13:00etara.

Paisaiak batez ere

Areantzako Etxebarri baserrian bizi da Gurutze, eta bertan dauka egokituta lan egiteko txokoa. Paisaiak ditu gustuko, basoak batez ere, eta horiexek margotzen ditu.

Orain dela 14 bat urte hasi zen margotzen Gurutze, serio margotzen behintzat. Ordutik hona asko ikasi du, baita teknika hobetu ere, baina margotzeko era ez du askorik aldatu. “Olio-pinturak egiten jarraitzen dut, kolore berdintsuak erabilita, eta paisaiak margotzen ditut gehienbat, hasi nintzenean bezala. Hala ere, etengabe ikasten eta hobetzen egon behar du margolariak”. Arrasateko margolarien taldeko kidea da Gurutze, eta ahal duenean taldekideekin batzen da: “Izan ere, beti ikasten da beste baten lanari begiratuta”. Inguruko herrietan antolatzen dituzten kartel lehiaketetan ere parte hartu izan du; hala, orain bi urteko Andramaixetako kartel iragarlea egin zuen, baita Bergarako zezen erakustaldiaren kartela ere. Orain, herrian izango ditugu ikusgai Gurutzeren olio-pinturak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak