Udaleku irekietarako izen emate epea zabalik dago

Mirari Altube Arrese 2004ko mai. 26a, 19:02
Udaleko Kultura Sailak antolatuta uztailean egingo dituzte udaleku irekiak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta ekainaren 1a bitartean luzatuko dute. Kultura etxera eroan behar dira izen emate orria, eta Euskadiko Kutxako diru sarreraren egiaztagiria.

Orain dela urtetxo batzuk hasi ziren udaleku irekiak antolatzen Aretxabaletan, eta ordutik hona arrakasta handia izan dute urtero. Aurten ere egingo dituzte uztailaren 5a eta 23a bitartean, baina parte hartzeko lehenengo izena eman behar da.

Izena emateko betebeharrak

Martitzenera, ekainaren 1a, bitartean egongo da zabalik izena emateko epea, eta Kultura etxetik pasatu behar da 11:00etatik 13:00etara bitartean. Hona aurkeztu beharrekoak:

  • Izen emate orria
  • Euskadiko Kutxan 35 euro sartu diren egiaztagiria
  • Lehen aldiz izena ematen dutenek haurra agertzen den famili liburuaren orriaren fotokopia

Baldintzak eta ordutegia

Aurtengo udaleku irekietan 1990 eta 2000. urte bitartean jaiotako neska-mutikoek parte har dezakete. Azken hauek, hau da, 3-4 urte dituztenek goizez bakarrik joango dira. Ordutegia honakoa izango da: 10:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara. Uztailean aspertu barik ondo pasatu gura duenak badaki non eman behar duen izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak