Andramaixak gertatzen hasteko jai batzordeak batzarra egingo du

Mirari Altube Arrese 2004ko mai. 24a, 13:39
Eguaztenean, maiatzak 26, batuko da jai batzordea Andramaixak gertatzen hasteko. Udaletxean egingo dute batzarra, 20:00etan, eta laguntzeko eta parte hartzeko gertu dauden herritar guztiei egiten die dei Kultura Saileko arduradunek.

Aratusteak gertatzeko ere egin zuen deialdia Kultura Sailak, baina orduan bi lagun besterik ez ziren agertu. Ordutik ez da batu jai batzordea. Oraingoan arrakasta handiagoa izatea espero dute Kultura Saileko arduradunek, eta herriko jaiak herritarren laguntzarekin antolatzea gurako lukete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak