Atzo, maiatzak 16, ospatu zuten Otala Zelaiko erromeria aretxabaletarrek. Eguraldiak lagun egin zien, eta giro bikaina sortu zen Aozaratza auzoko zelaian. Umeek zein nagusiek egun pasa ederra egin zuten.
Gorritiren animaliak izan ziren protagonista goiz partean: pottokak, oilarrak, basurde kumea eta zela ez, zezentxoak. Ume artean ikusi ere ez ziren egiten animaliok. Eguerdian paella txapelketa egin zuten, eta irabazlea Asier Mujika eta bere lagunak izan ziren.
Arratsaldean, umeek jolasean jarraitu zuten: rokodromoan gora batzuk, aurpegia margotuz beste batzuk, eta ur pistolekin gehienak. Loramendi Dantza Taldeko ume eta gaztetxoek erakustaldia egin zuten gero. Hainbat dantza egin zituzten, dotore egin ere. Musikak girotu zuen egunaren bukaera.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak