Bi hilabetean behin bigarren astelehenean hain zuzen egiten du Aretxabaletako udalbatzak ohiko osoko bilkura. Maiatzaren 10ean egingo dute, 18:30ean. Hona gai zerrenda:
- Aurreko bilkurako aktaren onarpena.
- Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal ordenantza.
- 4b alderdiko (Tubos lantegi ostean etxebizitza sozialak egiteko proiektua) hiriztatze proiektuaren behin betiko onarpena.
- Hiri Antolaketako 2b sektoreko eta 16 eta 20d alderdietako (erreka osteko zonaldea) arauen elementuen aldaketa. Behin behineko onarpena.
- 1A sektoreko (Errotetxe baserri osteko lurrak) Alorreko Planaren Testu Bategina.
- Debagoineko Mankomunitatearen Lurralde Antolamenduaren Zerbitzua.
- Ordenantza fiskalen aldaketa.
- Galdera-eskariak.