Dantzarien eguna

Amagoia Lasagabaster 2004ko api. 22a, 17:59
Aurten Ibarreko dantzariek Aretxabaletan egingo dute urteroko festa. Domekan, hilak 25, ospatuko dute. Goizean Debagoieneko dantzariek egingo dute ekitaldia. Arratsaldean, berriz, Iparraldeko Dantza Piko taldeak eskainiko du ikuskizuna.

Dantzarien eguna antolatzeko lanak Loramendi Dantza Taldeak egin ditu. Horiek izan dute aurten ibarreko talde desberdinei gonbidapena luzatzeko ardura.

Hain zuzen ere, Ibarreko bost talde etorriko dira herrira: Antzuolako Oinarin, Arrasateko Arroztaitz eta Lore Gazteak, Bergarako Xamatz eta Oñatiko Oñatz. Guztiek euskal dantzen erakusketa polita egingo dute.

Egitaraua

Dantza taldeak, 10:30ean iritsiko dira Aretxabaletara. Gero, mokadutxo bat hartu, eta 12:00ak aldera kalejira egingo dute herriko plazaraino. Han, talde guztiek alardea eskainiko dute.

Arratsalde partean, azken alardea egiteko elkartuko dira 17:00etan. Ordu beteko saioa egin ostean, ibarreko dantzariek Iparraldekoei utziko diete lekua.

Dantza Piko taldea

Dantzari Eguna aprobetxatuta iparraldeko talde bat ere etorriko da, Dantza Piko taldea. Mankomunitateak antolatu duen Iparraldea Bertan egitasmo barruan dago, eta iparraldeko dantzak ezagutaraztea izango du helburu.

Dantza Piko taldea Thierry Andizabal, Jean-Micehel Bereau, Marie eta Pantxo Camboulines, eta Agnés eta Patxi Perezek osatzen dute. Horiek ordu biko dantza eta musika saioa eskainiko dute. Hurreratzen diren ikusleek begiratu bakarrik ez, dantza berriak ikasteko aukera ere izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak