Aste Santuko egitaraua gertu dauka parrokiak

Mirari Altube Arrese 2004ko api. 7a, 13:41
Egun garrantzitsuak dituzte aurrez aurre kristauek. Pastoral barrutiak urteroko hitzorduak jarri dizkie otoitzari eta isiltasunari tartetxoa egin gura dietenei. Ostiral Santu egunean gurutze-bidea egingo dute Izurietara, eta Zapatu Santuan Pazko Gaubeila ospatuko dute.

Ostegun Santuan hasiko dituzte Aste Santuko elizkizunak eta Pazko domekako meza nagusiarekin bukatu. Tartean otoitz egin, barkamena eskatu eta isiltasunari tartetxoa egiteko aukera izango dute herriko kristauek.

Egitaraua

Eguen Santua

  • 11:30etik -12:30era, bakarkako aitortzak parrokian.
  • 18:00etan, Jaunaren azken afariko eukaristia agustindarren komentuan.
  • 19:00etan, Jaunaren azken afariko eukaristia nagusia parrokian.
  • 21:30ean, otoitzaldia komentuan.

Egubakoitz Santua

  • 09:00etan, gorespenak komentuan.
  • 11:00etan, gurutze-bidea parrokiatik Izurietara.
  • 16:00etan, Jaunaren nekaldiko ospakizuna komentuan.
  • 17:30ean, Jaunaren nekaldiko ospakizuna parrokian.

Zapatu Santua

  • 09:00etan, gorespenak komentuan.
  • 21:00etan, Pazko Gaubeila eta bataioak parrokian.
  • 22:00etan, Pazko Gaubeila komentuan.

Pazko Igandea

  • 09:00etan, eukaristia komentuan.
  • 12:00etan, meza nagusia parrokian.

Auzoetako elizkizunak

Baserri auzoetan ere izango dituzte elizkizunak hurrengo egunetan.

Eguen Santua

  • Aozaratzan 17:30ean.
  • Mendiolan 18:30ean.

Egubakoitz Santua

  • Aozaratzan 11:00etan.
  • Mendiolan 12:00etan.

Pazko Igandea

  • Gellaon 10:30ean.
  • Larrinon 11:30ean.
  • Mendiolan 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak