Guraso eta lagunen aurrean ikasitakoa erakusteko aukera paregabea izaten dute egun horretan, eta era berean, ikasleek aurrera jarraitzeko indarra hartzen dute Odilo Vazquez irakaslearen esanetan. Erakustaldia, gainera, herritar guztiei dago zabalik; horrela, guztiz ezaguna ez den kirol hori ezagutarazteko asmoarekin.
Aurten 25 ikasle ditu Odilok; 11 urte artekoak 10, eta 12 eta 21 urte artekoak 15. Hauen artean maila gorena duen 18 urteko neska dago. Klub arteko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate, eta urte bukaeran Gipuzkoako Txapelketan ere bai. Oraingoz, zapatuko erakustaldia gertatu dute. 18:00etan izango da, kirol etxean.