Moda desfilean hartuko du parte Ivan Vaz aretxabaletarrak

Mirari Altube Arrese 2004ko mar. 25a, 16:58
Gaur, martxoak 25, moda desfilean hartuko du parte Ivan Vaz diseinatzaile aretxabaletarrak Gasteizen. Hiriko merkatarien elkarteak antolatu du ekitaldia, eta diseinatzaile berriei eman die aukera euren diseinuen berri emateko.

Gasteizko Ohianederra Kulturunean izango da desfilea 20:30etatik aurrera. Ivan Vaz aretxabaletarra egongo da bertan, beste 8 diseinatzaile gazterekin batera.

Hinduen kulturan oinarritutako desfilea prestatu du Ivanek: urre-koloreko ehunekin, satinekin eta orokorrean oihal distiratsuekin egindako arropak aurkeztuko ditu. Hainbat desfiletan hartu du parte Ivanek; iaz, esaterako, Madrileko Cibeles Pasarelan egon zen Devota & Lomba diseinatzaileei laguntzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak