Herriko pilotariak oso ondo dabiltza hiru txapelketatan

Mirari Altube Arrese 2004ko mar. 24a, 18:26
Hainbat pilota txapelketa jokatzen dabiltza herriko pilotariak, eta txapelketa politak egin dituzte orain arte. Udaberri torneoa oraindik ez dute bukatu, Zaramagako txapelketa erdi-erdian dabiltza eta Debarroko txapelketa hasi dute orain.

Oion-Uriarte eta Errasti anaiak Udaberri torneoa bukatzekotan daude. Ez dabiltza batere gaizki, gainera. Lehenengo bikoteak partidu guztiak irabazi ditu, eta oraindik zapatuko partidua falta arren, finalean izango dira seguru asko. Errasti anaiek finalaurrekoa jokatuko dute zapatu goizean Usurbilen; hori irabaziz gero apirilaren 4an finala izango dute.

Bestalde, Zaramagako txapelketa jokatzen dabiltza Errasti anaiak. Finalaurrekoa jokatuko dute, hain zuzen, martxoaren 25ean.

Debarroko txapelketa

Aipatutako txapelketak bukatu aurretik Debarrokoa hasi dute. Hiru maila daude txapelketa honetan, baina aretxabaletarrek senior mailan bakarrik hartuko dute parte. Errasti anaiak izango dira, hain zuzen, Eskoriatza, Oñati, Bergara, Arrasate, Antzuola, Elgeta, Eibar, Deba eta Elgoibarko bikoteen aurka jokatuko dutenak. Joan zen astean izan zuten lehen partidua, eta Oñatiko taldea izan bazuten ere aurrez aurre, pilotariak aretxabaletarrak ziren: Altube eta Altzola. Izan ere, bikote honek Oñatiko Aloña-Mendi taldearekin jokatzen du txapelketa batzuetan; Altube, gainera, Lasagabasterren ordez dabil jokatzen, min hartuta dagoelako azken hori. 22-9 irabazi zieten Errasti anaiek. Hurrengo astean, Antzuolako bikotea izango dute aurrez aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak