Jende asko batu zen Madrilgo atentatua gaitzesteko

Mirari Altube Arrese 2004ko mar. 12a, 11:35
Jende asko batu zen atzo ilunkaran udaletxe aurrean Madrilgo atentatua gaitzesteko; 200 lagunetik gora. Herritarren artean udalbatzako kide gehienak zeuden.

Azken aldian egin diren kale bilkurarik jendetsuena egin zuten atzo herrian. 200 herritarretik gora batu ziren udaletxe aurrean Madrilgo atentatua gaitzesteko. Ordu laurdeneko kale bilkura izan zen, eta isilean egin zuten.

Gaur ere kale bilkura egiteko deialdia egin dute sindikatuek. 12:00etan izango da, ordu laurdenekoa. Udaleko langileak, esaterako, udaletxe aurrean elkartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak