Aralarren kartelak boikoteatu dituzte Aretxabaletan

Maider Arregi 2004ko mar. 9a, 18:08
Aretxabaletan agertu dira idatziak, Aralar-Zutik koalizioak hauteskundeetarako jarri dituen kartelen gainean. Kartel horietan hautagaiak ageri dira, eta Xabier Sarasuaren aurpegi gainean "diruzale" eta "non dago desobedientzia" dioten orriak ipini dituzte. Sarasuak esan du, "penagarria" iruditzen zaiola horrelako jarrera izatea.

Goiena Telebistari egindako adierazpenetan, Sarasuak esan du, garbi jokatu beharrean, gezurrezko salaketen bidez besteek egiten duten lana gutxieztea dutela helburu horrelako jarrerek.

Aralar-Zutik koalizioaren Gipuzkoako zerrendan, kongresurako zerrendaburua da Xabier Sarasua atxabaltarra.

Koalizioak kalean jarri dituen karteletan agertu dira idatziak.

Hiru eratakoak, behintzat ikusi ditugu:

  • "Diruzale" deitzen diotenak Sarasuari.
  • Non dago desobedientzia?" galdetzen dutenak.
  • "Espainolen morroi" izatea egozten diotenak Aralarri.

Kartel deigarri horiek sinatu barik daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak