Batzarrerako deialdia egin diete herriko gazteei

Mirari Altube Arrese 2004ko mar. 4a, 13:28
Herriko hormetan jarritako kartelen bitartez batzar baterako deialdia egin diete gazte guztiei. Martxoaren 5ean, 19:00etan izango da kultura etxean, eta herrian dugun kultura hutsunearen gainean egingo dute berba.

Aretxabaletako hainbat gazteren artean kezka sortarazi du kultura mailan daukagun hutsuneak. Hori horrela, koadrila batek gazte asanblada egiteko asmoa dauka, eta batzar baterako deialdia egin du. Hala adierazi dute orri honetan dagoen eztabaidan ere. Herriko gazte guztiei egiten diete dei herrian ekitaldiak antolatu eta martxa apur bat jartzen hasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak