Aimar Olaizola eta Julian Retegi Muru-Alde elkartearen urteurrenean

Gorka Etxabe 2004ko mar. 3a, 16:20
Aimar Olaizola eta Julian Retegi pilotariek, eta Iñigo Simon medikuak hitzaldia egin zuten atzo Aretxabaletako Muru-Alde elkarte gastronomikoan. Aimar Olaizolak esan zuenez, eskuz binakako txapelketako finala oso polita izango da, Titin III.a eta Fernando Goñi sasoi betean daudelako.

Aretxabaletako Muru-Alde elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Atzo arratsaldean Aimar Olaizola eta Julian Retegi pilotariak eta Iñigo Simon medikua izan ziren Muru-Alden.

Pilotaren gaineko hitzaldia eskaini zuten hiru protagonistek, eta jende asko gerturatu zen Muru-Alde elkartera. Hori bai, Julian Retegi aldez iragarrita zegoena baino ordu erdi beranduago iritsi zen Aretxabaletara.

Eskuz binakako txapelketaren gainean aritu ziren, eta Iñigo Simon medikuak eskuko minaren gaineko zenbait azalpen eskaini zituen. Kontuak kontu, gustura izan ziren Muru-Alde elkarte gastronomikora gerturatutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak