Aingeru Guarda eguna ospatuko dute Basotxo Elkarteko erretiratuek

Mirari Altube Arrese 2004ko ots. 27a, 17:34
Astelehenean, martxoaren 1ean, Aingeru Guarda eguna da, Basotxo Erretiratuen Elkarteko zaindaria. Hori dela eta, otsailaren 29an, 90 urtetik gorakoei omenalditxoa egingo diete Basotxo elkartean, eta astelehenean bazkaria egingo dute guztiek.

Urtero ospatzen dute Aingeru Guarda eguna Basotxo Elkarteko erretiratuek. Domekan, 90 urtetik gorakoak izango dira protagonista, aurten 15. 13:00etan aurreskua dantzatuko diete herriko dantzariek, eta gero opariak banatuko dizkiete.

Martxoaren 1ean, astelehena, berriz, meza izango dute erretiratu guztiek Agustindarren komentuan, 12:30etan, eta horren ostean bazkaria egingo dute Taberna Berri jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak