Atxabaltan bizi den emakume batek 100 urte beteko ditu bihar

Aitziber eta Maria 2004ko ots. 27a, 09:55
Rosa Cobo Zabalak, duela bi urte Aretxabaletan bizi den nafarrak, 100 urte beteko ditu bihar, zapatua. Bere senarrarekin, 97 urte dituen Jesus Cataniarekin, eta familiartekoekin ospatuko du mendea Aretxabaletan. Zorionak!

Berez otsailaren 29an jaio zen Rosa, baina betidanik otsailaren 28an ospatzen du urtebetetze eguna. Duela bi urte senarrarekin, Jesus Cataniarekin Aretxabaletara etorri zen bizi izatera, eta ordutik semearekin eta horren emazte eta seme- alabekin bertan bizi da. Izatez nafarra da, Altsasukoa. Esan digutenez, oso emakume alaia da Rosa eta gainera, oraindik ere gai da takoidun zapatekin ibiltzeko. Argazkian ikusten denez, ez dirudi 100 urte dituenik. Zein ote da emakume honen sekretua? Zorionak berriro ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak