"Gulliver" umeendako antzezlana egongo da Kurtzebarri eskolan

Leire Kortabarria 2004ko ots. 23a, 18:25
*Gulliver* umeei zuzendutako antzezlana eskainiko du Pinpilinpauxa taldeak eguaztenean, hilak 25. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Kurtzebarri eskolak antzerki astea bukatzeko antolatutako ekitaldia da. Udala izan da beste antolatzailea. Otsailaren 25ean izango da emanaldia, ikastetxean bertan, 17:00etan. Sarrera doan da.

Iruñeako Pinpilinpauxa antzerki taldeak eskainiko du antzezlana. Ipuin klasiko ezagunaren moldaketa da. Aktoreak eta panpinak dira protagonista. Gulliver Liliput erresumara iritsi da eta mendia adinako gizona da han. Baina berak ez du sentitzen berezia denik, eta liliputarrekin harremanetan jartzen saiatuko da, besteenganako zubiak eraikitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak