Udal aurrekontua aurkeztuko dute astelehenean

Mirari Altube Arrese 2004ko ots. 12a, 15:35
Ezohiko osoko bilkura egingo du Aretxabaletako udalbatzak otsailaren 16an. Hainbat gai izango dituzte eztabaidatzeko, garrantzitsuena, baina, 2004ko udal aurrekontua izango da.

2004ko udal aurrekontuarekin batera beste hiru gai izango dituzte eztabaidatzeko. Batetik, datorren martxoaren 14an hauteskunde mahaietan egon beharko duten herritarrak hautatuko dituzte; bestetik, Tubos de Precisión lantegi alboan etxebizitza sozialak egiteko Eusko Jaurlaritzari lursail bat ematea aztertuko dute; eta bukatzeko, Udaleko lanpostuen zerrenda berrikusiko dute, urtero moduan. Hau guztia astelehenean izango da, otsailak 16, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak