Deba ibaian 70 litro gasolio isuri dituzte

Amagoia Lasagabaster 2004ko ots. 11a, 16:44
Aretxabaletako institututik egin da isurketa. Antza denez, galdara bateko filtroa apurtu ondoren joan da gasolioa Deba ibaira. Guztira, 70 litro erregai. Orain, galdara horrek ibairako ihesbidea zergatik duen ikertu beharko dute.contributors:

Atzo, hilak 10, gertatu zen ezbeharra. Deba ibaiko urak beltz kolorea zuen. Horretaz gain, gasolio usaia ere nabaria zen.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ere izan du isurketaren berri. Sail horretako teknikari batek ibaiko ur lagin bat hartu eta laborategira eraman du ikertzeko. Emaitzak, ondorengo egunetan jasoko dituzte Udaleko arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak