Gaztetxea edo lokalak gura dituzte herriko gazteek

Mirari Altube Arrese 2004ko ots. 6a, 12:13
Gaztetxearen edo lokalen beharra salatu dute herriko hainbat gaztek komunikabideen aurrean. Euren esanetan, eskaera bat baino gehiago egin diote Udalari, baina ez dute inolako erantzunik jaso. Horren aurrean, eserialdia egingo dute otsailaren 13an, 18:00etan, udaletxe aurrean.

Aretxabaletako gaztetxea orain urtebete inguru itxi zuten, eta herriko gazteek ez dute beste egonlekurik. Hori dio behintzat herriko koadrila batek. Udaltzainei jakinarazi zieten euren kezka, eta horiek idatziz egiteko eskaera erantzun. Hala egin zuten, baina ez dute erantzunik jaso. Hori horrela, eta Udalak gazteen arazoari konponbidea topatzeko inolako interesik ez duela ikusita, eserialdia egitea erabaki dute. Otsailaren 13an, 18:00etan, egingo dute udaletxe aurrean, eta herriko gainerako gazteei ager daitezen egiten die dei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak