Banatu dituzte XV. Loramendi Literatura Lehiaketako sariak

Mirari Altube Arrese 2004ko urt. 23a, 16:08
Urtarrilaren 22an banatu zituzten banatu zituzten XV. Loramendi Literatura Lehiaketako sariak. Ia 320 ikaslek hartu dute parte aurten; gehienak, gainera, aretxabaletarrak izan dira, baina herriko ikastetxeetan ikasten dabiltzan inguruko herrietakoak ere badaude.

Urtetik urtera ikasle gehiagok hartzen du parte Loramendi EEk antolatzen duen literatura lehiaketan; 317 izan dira aurten.

Aurkeztutako lanek izan duten mailari dagokionez, denetik egon dela esan zigun Larraitz Arando Loramendi EEko dinamizatzaileak: “Oso ondo idatzitako lan batzuk jaso ditugu; gutxi, egia esan. Beste batzuek maila ona zeukaten. Eta erdipurdikoak asko izan dira”. Euskara batuan idatzi zuten guztiek, batek izan ezik; Aretxabaletako euskaran idaztea hautatu zuen hark. “Euskalkian idatzitako lan bat jaso dugu, oso ondo idatzita, gainera, eta hori pozgarria da”, zioen Larraitzek.

Sarituen zerrenda

Hona saria jaso zuten ikasleen zerrenda:

Piropo lehiaketa

DBHko 1. zikloa: Alazne Martin, Jon Barrenetxea eta Tamara Tena.

DBHko 2. zikloa: Jabi Morales, Jesica Amozarrain eta Maite Fraile.

Komiki lehiaketa

DBHko 1. zikloa: Markel Uriarte, Jon Guruzeaga eta Unai Agirremeta.

DBHko 2. zikloa: Miren Murgiondo eta Ainhoa Carrasco.

Poesia

DBH: Lide Pagaldai, Lorea Church, Eñaut Zubizarreta eta Garikoitz Igartua.

Amodiozko gutunak

DBHko 1. zikloa: Maddi Bengoetxea, Hidelgard Colino eta Jon Delgado.

DHko 2. zikloa: Lide Mar, Maddalen Akizu eta Garazi Azkoitia.

Ipuinak

Lehen Hezkuntzako 1. zikloa: Adrian Aginagalde, Xabier Zubillaga eta Xabier Antxia.

Lehen Hezkuntzako 2. zikloa: Lide Arenaza, Ainhoa Elorza eta Leire Pascual.

Grabaketa lanak

Garazi Orobengo, Maier Errasti eta Markel Guisado saritu zituzten, eta azken horrek elkarrizketa egindako Zumelaga-ri ere eman zioten sari berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak