Danborradak egin dituzte herriko ikastetxe guztietan

Mirari Altube Arrese 2004ko urt. 20a, 15:11
Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna, danborradak egin dituzte herriko ikastetxe guztietan. Pausoka Haur Eskolako eta Kurtzebarri Eskolakoek goiz partean egin dituzte, eta Santa Rita ikastetxekoek arratsaldean.

Gabon ostean hasi eta San Sebastian eguna bitartean entseguetan ibili eta gero, heldu zaie danborrak astintzeko eguna herriko umeei.

Pausoka Haur Eskolan ume txikienek izan ezik gainerako guztiek jo dute Sarriegiren martxa; hori bai, bakoitzak bere gelan.

Kurtzebarri Eskolan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ume guztiek, 190 batek, hartu dute parte jolas lekuan egin duten danborradan. Guraso eta herritar ugari batu dira bertan ikusteko.

Santa Rita ikastetxeko umeek ere egingo dute danborrada arratsaldean. Guztiek hartuko dute parte, eta gurasoak ikastetxeko jolas lekura joango dira ikustera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak