Jai batzordea osatzeko batzarra egingo dute urtarrilaren 21ean

Mirari Altube Arrese 2004ko urt. 20a, 10:57
Urtero egiten du Udaleko Kultura sailak Jai batzordea osatzeko deialdia. Urtarrilaren 21ean egingo dute aurtengo lehen bilera, eta edozein herritarrek har dezake parte; baldintza bakarra jarri dute lan egiteko gogoa.

Udaletxeko sukaldean egingo dute bilera, 18:30ean, eta datozen bilera guztiak ere eguaztenero egingo dituzte.

Bilera horrekin, Jai batzordean ahalik eta jende gehien bildu gura dute, jaiak denon artean eta denon gustura antolatzeko. Hori horrela adin guztietako, eta gustu guztietako herritarrak batu gura dituzte.

Laster Aratusteak datoz, eta jai horietako egitaraua prestatzen hasiko da batzordea lehenbizi. Hala ere, Andramaixak eta gainontzeko jaietan pentsatzen ere berehala hasiko da Jai batzordea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak