Hamar lagun behar dituzte zuzendaritza taldea osatzeko, baina oraindik hiru lagun besterik ez dira aurkeztu. Batzar Orokorra egin berri du Aretxabaletako kirol elkarteak zuzendaritza eta presidente berria aukeratzeko, baina martxora arte itxaron egin beharko dute.
Presidente berria ezin aurkitu
Batzar orokorrean 23 lagunek esku hartu zuten, baina inork ez zuen bere burua aurkeztu presidente kargurako. Zuzendaritzarako, ostera, hiru lagun daude. Hori horrela, martxoan berriro egingo dute batzarra, eta datozen hilabeteotan ahaleginduko dira presidente berria aurkitzen. Era berean, gaur egungo zuzendaritza taldeak laguntza gehiago eskatu dio Aretxabaletako Udalari.
Udalarekin lankidetza hitzarmena
Martxoko batzar orokorrean sinatuko dute lankidetza hitzarmena Aretxabaletako Udalak eta UDA kirol elkarteak. Rafa Etxeandia presidenteak esan digunez, horri esker, Udalak laguntza gehiago emango dio UDAri.