Aretxabaletako bizimodua jaso dute bideoan

Mirari Altube Arrese 2004ko urt. 12a, 12:29
Urtarrilaren 12an, Aretxabaletaren gaineko bideoa aurkeztuko zuen Udalak. Jaiak, ohiturak, bizimodua, industria, auzoak… hori eta gehiago jaso dute bideoan.

Aurreko agintaldiko udalbatzak izan zuen bideoa egiteko burutazioa. Aretxabaletaren berri medio bisualean jasotzea polita izango litzatekeela pentsatuta hartu zuen erabakia. Bizkaiko B-30 Produkzioak enpresari eman zion bideoa egiteko ardura, eta 25 minutuko iraupena du. Orain bi urte inguru ibili ziren grabaketa lanak egiten, eta dagoeneko gertu daukate emaitza.

Ezaugarriak eta historia

Bideoaren helburua kanpotarrei herriaren berri ematea da, hau da, Aretxabaleta ezagutaraztea. Bideo emanaldia ez da luzea, baina kontu ugari batu dituzte.

  • Lehenengo zatian, ezaugarri orokorrak aipatzen dituzte: non dagoen kokatuta, zein ezaugarri dituen, zein bizimodu mota egiten dugun herritarrok, industria…
  • Bigarren zatian, historia jaso dute; familien arteko guduak eta ondorioz geratu zaizkigun eraikinak, baita Eskoriatza eta Aretxabaleta banandu zirenekoa ere. Herrian bertan eta auzoetan ditugun eliza, ermita eta eraikin garrantzitsuenen berri ematen digute.
  • Azken partean, berriz, herriko jaiak eta ohiturak jaso dituzte: Santa Ageda batzen, Aratusteak, San Juan bezpera, Andramaixak, San Migel jaiak…

Hainbat ale jarri dituzte salgai, 1.500 inguru, erdiak euskaraz eta beste erdiak gazteleraz, eta kultura etxean, kirol etxean eta ludotekan daude salgai 6 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak