200 herritarrek egin zuten domekan EHNA

Mirari Altube Arrese 2003ko abe. 16a, 12:59
Eguraldi eskasa egin zuen abenduaren 14an; hala ere, herritar ugari hurreratu zen udaletxe zaharrera EHNA tramitatzera. 200 lagun inguruk egin zuten, eta orduan egiterik izan ez zuetenek abenduaren 19an beste aukera bat izango dute.

Euria zen zarra-zarra, baina jende pilotxoa batu zen udaletxe aurrean EHNAren aldeko ekitaldia egiteko. Aurreskua egin zuten dantzariek lehenengo txistularien laguntzarekin, eta ostean, Bai Euskal Herriari taldeko kide den Lorea Serratok idatzia irakurri zuen. Aipatu zuten orain urte batzuk 900 sinaduratik gora jaso zirela herrian EHNAren tramitazioa eskatzeko. Eta gogorarazi zuten aurreko agintaldian EHNA erabiltzea onartu zutela, gehiengoz, osoko bilkura baten. Hori horrela, Udalari eskatu zioten naziotasun aitormena egiteko behar dituzten bulego eta baliabideak jar ditzala.

Bukatzeko EHNAk tramitatu zituzten, eta guztira 200 lagunek egin zuten. Antolatzaileen esanetan jende nagusia izan zen gehienbat Euskal Herriko Naziotasun Aitorpena egin gura izan zuena, eta horrek harritu egin zituen. Abenduaren 19an, egubakoitza, berriz bilduko da Bai Euskal Herriari taldea udaletxe zaharrean, 19:00etan, EHNA gehiago tramitatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak