Bazkide kuota igo du San Martin-San Jose Kofradiak

Mirari Altube Arrese 2003ko abe. 11a, 13:40
Abenduaren 8an egin zuen San Martin-San Jose Kofradiak urteko batzar orokorra. Bazkide kuota igotzea erabaki zuten bertan, 8 eurotik 12 eurora. Batzordeko kide berriak ere aukeratu zituzten.

Urtero egiten du Sortzez Garbiaren egunean batzar orokorra Kofradiak. Aurten, diru kontuak izan zituzten protagonista; izan ere, bazkide kuota 4 euro igotzea erabaki zuten, eta orain, 12 euro izango da. Argi azaldu zuen batzordeak igoeraren arrazoia: Iaz arte, hildakoaren familiei 60,10 euroko laguntza ematen zieten, eta aurten, 270,46 eurokoa eman diete. Horrek 6 mila eurotik gorako zuloa egin du Kofradian, eta zuloa estaltzeko da igoera.

Batzorde kide berriak ere aukeratu zituzten batzarrean: Kepa Antxia, Arantza Arenaza, Alberto Arkauz eta Alberto Trojaola. Izendapena bi urterako da, hortaz, iaztik geratzen direnak beste lau dira: Jokin Bengoa, Jasone Gorroño, Eli Izagirre eta Juan Antonio Martinez de Agirre.

Ia 4.500 bazkide

San Martin-San Jose Kofradia 1855. urtean sortu zuten Aretxabaletan. Egun, gutxi gorabehera 4.450 bazkide ditu, eta herriko elkarterik handiena da. Hainbat zerbitzu eskaini eta laguntza ematen dizkie aipatuko bazkideei:

  • Ehorzketa eta garraio gastuak.
  • Hildakoaren senideei 270,46 euroko laguntza ekonomikoa.
  • Funeraria Arrasaterekin dauka lankidetza-akordioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak