Loramendi Euskara Elkarteak webgunea du

Mirari Altube Arrese 2003ko abe. 10a, 17:06
Dagoeneko martxan dago Loramendi EEren webgunea. Loramendi EEren historia, konposaketa, albisteak eta beste hainbat kontu dakartza.

Orain dela hilabete inguru jarri zuen abian Loramendi EEk bere gunea. KZGunearen laguntza izan du; honek Udalari eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zien proiektua, eta onartu egin zioten.

Loramendi EEren historia eta konposaketa dakartza; albisteen eta ekitaldien berri ere ematen du webguneak. Azken urteotako Aretxabaletako argazkiak ere baditu. Dena dela, poliki-poliki osatzen joateko asmoa daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak