Giza baloreen astea egiten dabiltza Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2003ko abe. 3a, 15:36
Kurtzebarri eskolak giza baloreen astea antolatu du. Aurten, gure herria Euskal Herria lema hartu dute ardatz eta gaiaren inguruko ekintzak egiten dabiltza.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleendako antolatu dute giza baloreen astea. Aurten, euskal ondarearen inguruko hausnarketa egin eta ikasleekin lantzea gura izan dute Kurtzebarri eskolan: irrintziak botatzen ikasi, euskal jolasak eta abestiak ezagutu, Euskal Herriko mapa egin, euskararen jatorria aztertu… eta beste horrenbeste ekintza egiten dabiltza egunotan.

Astea bukatzeko udazkeneko jaia egingo dute abenduaren 4an, eguena. 18:00etatik 20:00etara bitartean hainbat ekitaldi izango dituzte Iturrigorri frontoian:

  • Txalapartariak
  • Bergarako Moises Azpiazu dantza eskolako Amaia Garitano eta Aitor Miner dantzariek eskainitako dantza ikuskizuna
  • II. Irrintzi Lehiaketa
  • Bukatzeko, mokadutxoa: buzkantzak, gaztainak, intxaurrak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak