Ez ohiko osoko bilkura egin zuten hilaren 27an

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 28a, 11:55
Ez ohiko osoko bilkura egin zuen Aretxabaletako udalbatzak hilaren 27an. Lau gai izan zituzten eztabaidatzeko, eta pleno aretora agertu ziren 9 zinegotziek aho batez onartu zituzten gai guztiak.

Arritxu Oliden alkatearen eta Xabier Sarasuaren lan dedikazioak onartu zituzten lehenengo. Arritxu 8 orduz egongo da alkate zereginetan eta Xabier egun erdiz zinegotzi lanetan. Pausoka Haur Eskolako araudian, bestalde, hainbat aldaketa egitea adostu zuten.

Hirigintzako gaia izan zen hurrengoa: Untzilla auzora bidean 1.000 metro koadroko industri pabilioia egiten dabiltza. Aurreko agintaldian 500 metro koadro erosi zituen Udalak, eta orain 250 gehiago erostea erabaki zuten. Horien truke 450 milioi euro ordainduko ditu.

Bukatzeko, Eskoriatza eta Aretxabaleta arteko mugak izan zituzten hizpide. Herri bien arteko mugak ondo jaso gura dituzte, eta horretarako batzordea osatu zuten diputazioak hala eskatuta. Aipatutako batzordea alkateak, berak, Jose Anjel Antxia eta Xabier Sarasua zinegotziek, Aitziber Mendigain hirigintza teknikariak eta Xabier Mendizabal idazkariak osatuko dute.

Atzokoan ez zen udalbatza osoa batu; EAJ/EAko Jesus Mari Herrasti, Ezker Batuko Jaime Mujika eta PSE/EEko Mari Carmen Atxutegi ez ziren agertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak