Aurten Gabonetako argi gutxiago jarriko dituzte

Amagoia Lasagabaster 2003ko aza. 26a, 19:12
Astelehenean jarri zituzten Gabonetako aurreneko argiak. Aurten, lau zuhaitz bakarrik apainduko dituzte. Udalak 1.200 euro gastatu ditu.

Loramendi kalean, Santa Kurtzen, zaharren egoitza aurrean eta Durana kalean jarriko dituzte aurten zuhaitzetako bonbillak. Horrez gain, azken urteetan egin dute moduan, Udaletxean eta kultura etxean, Olentzero panpinak jarriko dituzte. Herriko plazan, bestalde, ez dute ezer jarriko. Horren arrazoia da, udaletxe zaharra zaharberritzeko lanak egiten dabiltzala. Udalak 1.200 euro gastatu ditu aurten Gabonetako apaingarri horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak