Basabe Industrialdean du egoitza sortu berri den kooperatibak. Bulegoa eta lantegia dauzkate bertan, eta inguruko lantegiek galdaragintza alorrean dituzten beharrak ase guran datoz.
Bazkideak eta laguntzaileak
Orain hiru urte izan zuten galdaragintza fineko enpresa sortzeko burutazioa, eta abuztuan osatu zuten Doilan Kooperatiba Elkartea. Hiru lagunek sortu zuten orduan; gaur lau dira, tartean aretxabaletar bi: Gorka Madinabeitia eta Ander Elortondo. Bazkide laguntzaileak ere badituzte: Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalak eta Aretxabaletako Institutua; makinak utzi dizkie honek. Diruz ere lagundu diete beste batzuk: Fagorrek, Ulmak eta Oñatiko Udalak.
Galdaragintza fina
Galdaragintza fineko erremintak egiten dituzte Doilanen. 6 milimetro azpiko lodiera duten edozein materialekin egiten dute lan, gehienbat 2 milimetrokoekin, eta makina erremintarako osagaiak egiten dituzte: euskarriak...
Institutuarekin lankidetzan
Aretxabaletako Institutuarekin lankidetza hitzarmena sinatu du, gainera. Horren arabera galdaragintza ikasten dabiltzan ikasleek praktikak egingo dituzte Doilanen. Aurrera begira ibarreko beste eskola batzuekin ere sinatu gurako lituzkete hitzarmenak.