Galdaragintza fina lantzeko kooperatiba sortu dute

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 25a, 18:59
Kooperatiba berria dugu herrian: Doilan Kooperatiba Elkartea. Lau bazkideren artean sortu dute eta galdaragintza fina egingo dute. Aretxabaletako Institutuarekin, gainera, lankidetza hitzarmena sinatu dute ikasleek praktikak egin ditzaten.

Basabe Industrialdean du egoitza sortu berri den kooperatibak. Bulegoa eta lantegia dauzkate bertan, eta inguruko lantegiek galdaragintza alorrean dituzten beharrak ase guran datoz.

Bazkideak eta laguntzaileak

Orain hiru urte izan zuten galdaragintza fineko enpresa sortzeko burutazioa, eta abuztuan osatu zuten Doilan Kooperatiba Elkartea. Hiru lagunek sortu zuten orduan; gaur lau dira, tartean aretxabaletar bi: Gorka Madinabeitia eta Ander Elortondo. Bazkide laguntzaileak ere badituzte: Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalak eta Aretxabaletako Institutua; makinak utzi dizkie honek. Diruz ere lagundu diete beste batzuk: Fagorrek, Ulmak eta Oñatiko Udalak.

Galdaragintza fina

Galdaragintza fineko erremintak egiten dituzte Doilanen. 6 milimetro azpiko lodiera duten edozein materialekin egiten dute lan, gehienbat 2 milimetrokoekin, eta makina erremintarako osagaiak egiten dituzte: euskarriak...

Institutuarekin lankidetzan

Aretxabaletako Institutuarekin lankidetza hitzarmena sinatu du, gainera. Horren arabera galdaragintza ikasten dabiltzan ikasleek praktikak egingo dituzte Doilanen. Aurrera begira ibarreko beste eskola batzuekin ere sinatu gurako lituzkete hitzarmenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak