Banakako entrenamenduak egiteko zerbitzu berria Kirol etxean

Amagoia Lasagabaster 2003ko aza. 20a, 17:09
Kirola modu egokian nola egin irakatsiko die bezeroei banakako entrenamenduak. Bixen Calzon izango da zerbitzu berriren arduraduna eta interesatuek 60 euro ordaindu beharko dute.

Iaz jarri zuten martxan banakako entrenamendu zerbitzua kirol etxean. Kirol teknikari Asier Muxikaren esanetan, esperientzia hura oso positiboa izan zen, eta horregatik erabaki dute orain behar den moduko zerbitzua eskaintzea. Horrela sortu da, hain justu, banakako entrenamenduak egiteko zerbitzua. Helburua da bezeroei edozein kirol egiteko behar den moduko aholkuak ematea.

Banakako entrenamendua bost urratsetan egingo dute:

1. Elkarrizketa pertsonala: Horrek balioko du kirolariaren ezaugarriak, kezkak eta helburuak jakiteko.
2. Osasun azterketa.
3. Eginbeharreko kirol saioaren planifikazioa.
4. kirol hori egiteko beharrezkoak diren prestakuntza saioak.
5. Egindako lanaren balorazioa eta jarraipena.

Zerbitzu berriak 60 euro balio du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak