Iaz jarri zuten martxan banakako entrenamendu zerbitzua kirol etxean. Kirol teknikari Asier Muxikaren esanetan, esperientzia hura oso positiboa izan zen, eta horregatik erabaki dute orain behar den moduko zerbitzua eskaintzea. Horrela sortu da, hain justu, banakako entrenamenduak egiteko zerbitzua. Helburua da bezeroei edozein kirol egiteko behar den moduko aholkuak ematea.
Banakako entrenamendua bost urratsetan egingo dute:
1. Elkarrizketa pertsonala: Horrek balioko du kirolariaren ezaugarriak, kezkak eta helburuak jakiteko.
2. Osasun azterketa.
3. Eginbeharreko kirol saioaren planifikazioa.
4. kirol hori egiteko beharrezkoak diren prestakuntza saioak.
5. Egindako lanaren balorazioa eta jarraipena.
Zerbitzu berriak 60 euro balio du.