Aretxabaletar batzuen proiektua Toribio Echevarria sarietan finalista da

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 20a, 12:39
Sormen eta eraberrikuntza teknologiazko proiektuei eta enpresa asmo berriei zuzenduta Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek Toribio Echevarria lehiaketa antolatzen dute. Aurten, aretxabaletar batzuen proiektua hautatu dute finalista izateko.

Dualia da Toribio Echevarria lehiaketan finalista geratu den Aretxabaletako enpresa. Produktu berri baten oinarritutako interpretazio eta bat-bateko itzulpen zerbitzua aurkeztu zuten aretxabaletarrek Enpresa Asmoak deitutako sailera, eta epaimahaiak finalerako hautatu du Donostiako beste hiru proiekturekin batera.

Guztira 21 lan aurkeztu dituzte Toribio Echevarria lehiaketara, 14 Enpresa Asmoak sailera, eta 7 Sormen eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan sailera. 100.000 euro baino gehiago banatuko dituzte sarietan; Enpresa Asmoak sailean, esaterako, 1. saria jasotzen duenak 6.000 euro, 18.000 euro balio duen garapen teknologikoa eta 9.000 eurotako laguntza aholkularitzan jasoko ditu.

Sari banaketa datorren azaroaren 27an egingo dute, 18:00etan, Eibarko Portalea eraikinean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak