Abian da XV. Loramendi Literatura Lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 20a, 10:52
XV. Loramendi Literatura Lehiaketa antolatu du Loramendi EEk urtero legez. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa da; aurten, ostera, Batxilergokoek ere badute parte hartzeko aukera.

Aretxabaletan bizi diren edo ikasten dabiltzan ikasleei egiten diete dei Loramendi EEko kideek. Lan guztiak euskaraz egin beharko dituzte eta argitaratu bakoak izan beharko dute. Lan bakarra aurkez dezakete, gainera. Ezizenarekin sinatuta eman behar dituzte lanok Loramendi EEn, eta barruan, izen-abizenak dituen gutun-azala sartu beharko dute parte-hartzaileek. Abenduaren 18a bitartean aurkez ditzakete lanok.

Ipuina eta poesia

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetan dabiltzan ikasleek ipuin eta poesia lehiaketetan hartu ahal izango dute parte. Gai librea izango dute biek eta poesiak luzera ere bai; ipuinaren kasuan, orri batetik hiru orrira bitarteko luzera izan beharko du.

DBH-ko eta Batxilergoko ikasleak

Grabaketa lehiaketari dagokionez, DBHko ikasleei zuzendu diete. Lanbidearen inguruko kontuak, pasadizo zaharrak… grabatu beharko dizkiete herriko edadetuei, eta 30 minutuko grabaketak izan beharko dute. Aurten, gainera, audio zintarekin batera grabaketaren gidoia eskatuko diete parte-hartzaileei antolatzaileek.

Komikien, amodiozko gutunen, e-mail bidezko hitzorduen eta piropo lehiaketetan DBHko ikasleek zein Batxilergokoek har dezakete dute parte. Komikiari dagokionez, 4 eta 12 biñeta artean aurkeztu beharko dira. Amodiozko gutunen kasuan, ostera, bi orriko luzera izan beharko dute gutunek, eta e-mail bidezko hitzorduak loramendi@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak