Mitarte kaleko edukiontziak sutan

Amagoia Lasagabaster 2003ko aza. 13a, 17:20
Gaur, azaroak 13, edukiontzi bi erre dituzte Mitarte kalean. Suteak sekulako kea eragin du. Suhiltzaileek, baina, berehala itzali dute.

Oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik, gaur, azaroak 13, edukiontzi bik sua hartu dute Mitarte kalean, arratsaldeko15:15ean. Herriko udaltzain bat eta ertzaintza berehala gerturatu dira sutea zegoen tokira. Edukiontziak guztiz erre diren arren, suak ez du bestelako kalterik eragin eta suhiltzaileek azkar itzali dute. Suak iraun duen bitartean sortutako keak herritar ugari erakarri ditu Mitarte kalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak