Bai Euskal Herriari taldea sortu dute

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 7a, 13:40
Sortu berri den Bai Euskal Herriari taldeak Euskal Herriko Naziotasun Aitorpen agiria bideratzea du helburu; batetik, EHNA tramitatzea herritarrek esku artean izan dezaten, eta bestetik, EHNA erabili ahal izateko bideak zabaltzea.

Orain dela urte bi inguru, Bai Euskal Herriari taldeak EHNAren aldeko 125.000 sinadura batu zituen Euskal Herrian. Ordutik hona herri askotan hasi dira EHNA tramitatzen. Aretxabaletan, orain arte, ez dute sekula tramitatu. Aurreko agintaldiko udalbatzak, hala ere, tramitatzeko eskaera orriak jarri zituen eskura udaletxean. Eta EHNA agiria Udalean egin beharreko tramitazio guztietarako hartzea onartu zuen orduan udalbatzak, osoko bilkuran.

Egubakoitzetan, udaletxe zaharrean

Bai Euskal Herriari taldea egubakoitzetan elkartzen da udaletxe zaharrean, 19:00etan, hain zuzen. Taldea oraindik sortzen dabil, hortaz, zabalik dago lan egiteko gogoa duen edonorendako. Josu Atxaga taldekidearen esanetan lehenengo helburua EHNA tramitatzen hastea da, eta hurrengo pausoa herrian erabili ahal izateko bidea zabaltzea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak