Abian da Arlutz Futbito Txapelketa

Amagoia Lasagabaster 2003ko urr. 22a, 20:05
Zapatuan, hilak 25, hasiko jokatuko dute Arlutz Futbito Txapelketako lehenengo jardunaldia. Aurten bederatzi taldek hartuko dute parte, eta gutxienez Gabonak arte iraungo du.contributors:

Zapaturo, goiz eta arratsaldez, jokatuko dituzte futbito partidak Arlutz taberna osteko kantxan. Parte hartzaile gehienak herrikoa dira, baina, badaude Arrasateko jokalariekin osatutako batzuk ere. Edozelan ere, guztiek era honetako txapelketatan ohitura den moduan, izen bitxiak aukeratu dituzte taldearendako.

Hona hemen, bakoitzaren izenak eta nongoa diren:

- Papitxungo (Aretxabaleta)
- Peña Hugo (Aretxabaleta)
- DDK (Aretxabaleta)
- TPM (Aretxabaleta)
- Somos 4 (Aretxabaleta eta Arrasate)
- Lusos (Arrasate)
- Fontasport (Aretxabaleta)
- MCM (Aretxabaleta)

Txapelketa liga eran jokatuko dute, eta gutxienez Gabonak arte iraungo du. Tarte horretan, zapaturo jokatuko dituzte norgehiagokak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak