Errotetxe baserri ostean industri pabilioia eraiki gura dute

Mirari Altube Arrese 2003ko urr. 22a, 18:37
Aretxabaletan hiru toki daude lantegiak eraikitzeko izendatuta: Santutxuko ermita ostea, Untzilla auzora doan bide-ertza eta Errotetxe baserri ostea. Azken honetan industria pabilioia egiteko prozesua jarri gura du abian Udalak.

Herriko sarreran dagoen Errotetxe baserri ostean industria pabilioia egiteko, lehenengo, plan partziala onartu behar du Udalak. Hurrengo osoko bilkuran egingo du seguru asko, eta orduan jarriko du abian prozesua. Hilabete batzuetako prozesua izango da; behin onartuta eta ezustekorik ez badago lantegia egiten hasiko dira.

Cerrajera Valle Leniz lantegia

Lausitta kalean dagoen Cerrajera Valle Leniz lantegia, bestalde, uste guztien arabera tokiz aldatuko dute. Arrazoiak bi dira: herri barruan egonda kamioiek oso toki gutxi dute lantegira sartzeko eta arazoak sortzen dituzte kalean; eta aspalditik du Udalak lantegia dagoen lurretan etxebizitzak egiteko egitasmoa. Hortaz, CVL lantegiak, seguru asko, Errotetxe ostean egingo duten pabilioian izango du egoitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak