Gastronomia eta Folklore Jaialdia domekan

Mirari Altube Arrese 2003ko urr. 15a, 19:45
VII. Gastronomia eta Folklore Jaialdia egingo dute domekan Herriko Plazan. Kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoak antolatzen du, eta lau talde etorriko dira kanpotik: Galiziakoa, Gaztela eta Leongoa, Errioxakoa eta Extremadurakoa. Herriko ordezkaritza Loramendi Dantza Taldeak hartuko du. IX. Patxaran Lehiaketa ere egingo dute.

Beste herrialde batzuetako gastronomia eta folklorea ezagutzeko aukera paregabea daukagu domekan. Hona hemen zein taldek hartuko duten parte:

  • Laudiotik: Gaztela eta Leongo San Fernando taldea.
  • Donostiatik: Errioxako Etxea.
  • Errioxako Autol herritik: jota abeslariak.
  • Donostiatik: Galiziako Etxea.
  • Arrasatetik: Extremadurako Corazon de Encina taldea.
  • Euskal Herritik: Aretxabaletako Loramendi Dantza Taldea eta Gatzagako Jakiongo produktuak. Aratz herriko atzeratuen taldeak taberna jarriko du.

IX. Patxaran Lehiaketa

Patxaran Lehiaketa ere egingo dute domekan Herriko Plazan. Parte hartu gura dutenek 11:00ak eta 14:00ak bitartean aurkeztu beharko dituzte. Lehenengo hiru patxaran onenak egiten dituztenei trofeoa eta dirua emango diete, eta patxaranok antolatzaileen eskuetan geratuko dira. Gainerakoak, berriz, herritarrek proba ditzaten utziko dituzte arratsalde partean Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak