Tubos de Precisión lantegia Unión Cerrajera eta Beistegi Hermanos lantegien artean sortu zuten. Lehenengoak lehengaiarekin hornitzen zuen Tubos de Precisión eta bigarrenak, BH bizikletak egiteko hodiak erosten zizkion. Ordutik hona asko aldatu dira gauzak: langileak ez dira ordukoak, orain kooperatiba osatu dute ixtekotan ere egon ziren iaz baina ez zen horrela gertatu. Lantegiak ez dio lan jardunari utzi, alderantziz, inoiz baino indartsuago dabil, eta horixe ospatuko dute.
Tutuak saldu eta saldu
Iaz arte sozietate anonimoa zen eta 23 langile zituen. Jabeek saldu egin gura izan zuten lantegia eta langile horietako batzuek utzi egin zuten lan jarduera. Zazpik, ostera, jarraitu egin zuten, eta kooperatiba osatu.
Tutuak egiten dituzte Tubos de Precision lantegian: bizikleten eta automobilen sektoreetarako, etxetresna elektrikoetarako, siderurgia sektorerako eta beste hainbat sektoretarako tutuak. Estatuan saltzen dituzte tutu gehienak, eta esperotako salmentak dagoeneko % 192 gainditu dituzte.
Bihar, zapatua, ospakizuna
Joseba Azkarraga lan eta justizia sailburua eta Arritxu Oliden alkatea izango dira bihar 50. urteurreneko ospakizunean. Hona hemen biharko egitaraua:
- 11:45ean langile ohiei eta prentsari ongietorria egingo diote.
- 12:00etan Joseba Azkarraga justizia eta lan sailburua eta Arritxu Oliden alkatea agertuko dira.
- Tubosek 2003-2004 ikasturterako dituen egitasmoen berri emango dute.
- Lantegia erakutsiko diete bertaratutakoei.
- Ospakizuna bukatzeko luncha eta musika egongo dira.