Gaur, urriak 2, egingo duten Gobernu Batzordeko bileran Aretxabaletako 9 auzoetako alkateak izendatuko ditu Arritxu Oliden alkateak.
Legealdia berria hasterakoan auzo alkateak aukeratzen dituzte auzotarrek. Hori horrela joan zen irailaren 16an bilera egin zuen Arritxu Oliden alkateak auzo alkateekin. Irailaren 29an hauteskundeak egitekotan geratu ziren, eta halaxe egin zituzten astelehenean Aretxabaletako 9 auzoetan. Auzotar guztiak izaten dira hautagai, eta boto gehien jasotzen dituztenak izango dira alkate.
Gaur, 18:00etan Gobernu Batzordeak egingo duen bileran auzo bakoitzeko alkatea izendatuko du Arritxuk.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak