Logoa

Azaroan hainbat film ikusteko aukera izango da herrian

 Aramaio Azaroan zehar hainbat zine emanaldi izango dira Aramaion. Proiekzioak 22:30ean izango dira Kultura etxean. "Troya", "Osama", "Tiempos modernos", "Kill Bill" eta "Kill Bill, vol. 2" dira proiektatuko diren filmak.

Bertso eskolari babes handiagoa emateko elkartea sortu dute

 Aramaio Aramaioko bertso eskolari babesa emateko elkartea sortu dute: ARBE, Aramaioko Bertso Eskola. Xabier Agirre da lehendakaria. Elkarte berriaren helburua da bertso eskolarako baliabide gehiago lortzea: dirulaguntzak, esaterako. Irakasle berriak ere badituzte.

Herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute Erretiratuen Eguneko azokan

 Aramaio Udala dagoeneko badabil Erretiratuen Eguna prestatzen, urriaren 30ean izango da-eta. Aurten, deialdi berezia egin gura dute herritarrek azokan parte har dezaten. Anima daitezen, Udalak dirulaguntza polita emateko asmoa du.

Hainbat zine emanaldi izango dira urrian zehar

 Aramaio Proiekzio guztiak gaueko 22:30ean izango dira, Kultura etxean. Tim Burtonen Big Fish eta Charles Chaplinen El Gran Dictador filmak ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Aramaioko liburutegia Euskadiko Liburutegien Katalogoan sartuko da

 Aramaio Datozen urteotan, Aramaioko Udal-liburutegia informatizatu egingo dute. Bestelako liburutegi batzuk moduan, Euskadiko Liburutegien Katalogoa izeneko sarean sartuko da. Sistema berriari esker, sare horren barruan dagoen edozein liburutegiko liburuak hartu ahal izango dira Aramaion bertan.

Datorren udan bota egingo dute Ibarrako errekako zati batean eraiki duten pareta

 Aramaio Pedro Ignacio Barrutia kaleko etxeak eraikitzeko urbanizazio lanen barruan eraiki zuten pareta bota egin beharko dute. Hala jakinarazi dio Jaurlaritzako Uren Sailak Etxebizitza Sailari. Azken sail horretatik adierazi digutenez, datorren uda inguruan botako dute pareta.

2004 ekitaldiko Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik da

 Aramaio Borondatezko aldian ordaintzeko epea urriaren 1etik azaroaren 30era bitartekoa da, biak barne. Lanegunetan egin beharreko ordainketa da.

"Aramaio bere edertasunean" argazki lehiaketa antolatu du Udalak

 Aramaio Argazki lehiaketa antolatu du Aramaioko Udalak. "Aramaio bere edertasunean" da lehiaketaren gaia. Argazkiak urriaren 15 baino lehenago aurkeztu behar dira Udal liburutegian edo udaletxean.

Datorren astean irekiko dituzte ehizarako postuak

 Aramaio Azken asteotan ibili dira zozketatzen aurtengo ehiza-postuak. Egun hauetan, akreditazioak-eta jasotzen ibili dira herriko ehiztariak. Izan ere, irailaren azkeneko astean bukatuko da hegazti-migratzaileak ehizatzeko debekualdia. Bereziki, usoak, ahateak eta birigarroak ehizatuko dituzte.

Bertso eskola handitu egingo dute aurten

 Aramaio Berritasunak datoz aurtengo ikasturtean Aramaioko Bertso Eskolara. Batetik, irakasle aldaketa izango da eta bestetik, talde gehiago sortuko dituzte. Ikasturtea urriaren aurreneko astean hasiko da, Maritxu Kajoi egunaren ostean. Hala adierazi digu eskolako arduradun Manex Agirrek.

Bestelakoen artean, Haur Eskolaren gaia landuko dute datorren asteko batzarrean

 Aramaio Gai larregi barik, datorren eguaztenean egingo du udalbatzarrak ikasturte hasierako aurreneko osoko batzarra. Betiko moduan, 18:00etan izango da. Besteak beste, Haur Eskolaren gaineko informazioa helaraziko dio alkateak udalbatzarrari. Sahararren gaineko mozio bat ere izango da.contributors:

Badatoz Besaide eguna eta Aitor Aranaren omenezkoa

 Aramaio Lanpetuta dabiltza Orixol Mendi Elkartean azkenaldian. Izan ere, aurten Besaide eguna antolatzea tokatu zaie. Eta bi aste barru Aitor Aranaren omenezko VIII. ibilaldia da.

Asteburuan Eguzkierripako jaiak eta Andra Mari kofradiaren eguna dira

 Aramaio Bariku iluntzean hasi eta domekan bukatuko dira Eguzkierripako jaien ospakizunak. Barikuan eta zapatuan auzotarrek antolatutako ekimenak izango dira; eta domekan, berriz, Ibabeko Andra Mari kofradiak antolatutakoak.

Alaiak Erretiratu Elkartearen eguna ospatuko dute asteburuan

 Aramaio Alaiak Erretiratu Elkartearen eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte irailerako. Hain zuzen ere, eguenean, barikuan, 15ean eta 16an izango dira ekimenak.

Testu liburuak erosteko laguntzen deialdia

 Aramaio Aramaioko Udalak 2004-2005 ikasturterako testu liburuak erosteko laguntzen deialdia zabaldu du. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleendako izango dira laguntzak.

Marixeka Egunean 500 lagunetik gora elkartu dira aurten

 Aramaio Olaeta, Marin, Otxandio, Aramaio, Gasteiz eta Legutioko jendeak bat egin zuen tradizio handiko jai hori ospatzeko

Laster esleituko dituzte babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lanak

 Aramaio Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko urbanizazio lanak ia bukatu dituzte, errekako paretaren gaineko erabakia hartzea falta zaie. Era berean, hil honen 16an bukatzen da etxeok eraikitzeko enpresa eraikitzaileen proposamenak jasotzeko epea.

Oporretako postalen lehiaketa deitu du Txirritolak

 Aramaio Txirritola Euskara Elkarteak I. Postal Lehiaketa deitu du aurtengo udarako. Jasotako postal guztien artean zozketa egingo da; bi pertsonentzako egonaldia landa-etxe batean. Abuztuaren 31 baino lehen bidali behar dira postalak.

Bóreas Cámara taldearen kontzertua zapatuan

 Aramaio Datorren zapatuan, hilak 24, Bóreas Cámara taldeak emanaldia eskainiko du Kultura Etxean, 20:00etan. Erdi Aroko musikan oinarritutako hainbat doinu eskainiko dituzte. Sarrera doan izango da.

Udal zerbitzuak esleitzeko jardunean segitzen du Udalak

 Aramaio Udal zerbitzuen adjudikazioa aztertzen segitzen dabil Udala. Horren ondorioz, besteak beste, kiroldegiak itxita segituko du oraingoz. Bestelako zerbitzuen artean, berriz, udal eraikinen eta kaleen garbiketa herriko enpresa bati esleitu dizkio Udalak.

Gida komertziala

Arbel Kooperatiba

Arbel Kooperatiba Errotabarri 1
01165 Aramaio
Tel.: 945445119
http://www.arbel.eus

Gida komertzialeko produktuak