Ione eta Ainhoa Oyanguren aramaioarrak, Espainiako txapeldunorde

Eneko Azurmendi 2017ko mai. 22a, 15:17
Bi ahizpak: Ione atezaina, eta Ainhoa jokalaria.

Asteburuan emakumeen izotz gaineko hockeyko Espainiako Kopa jokatu da Madrilen, eta Gasteizko Sumendi taldeak, finalera heldu arren, ezin izan du irabazi –6-1 galdu du Majadahondaren aurka–. Talde gasteiztarreko jokalariak dira, hain zuzen, ahizpa aramaioarrak.

Kopa irabazteko asmoarekin joan zen Sumendi taldea Madrilera, eta asteburua ondo hasi zuten, finalaurrekoan ASME Bartzelona taldeari 7-3 irabazita.

Atzoko finalean Majadahonda talde madrildarra izan zuten aurkari gasteiztarrek. Talde indartsua da Majadahonda –Espainiako selekzioan jokatzen duten 10 jokalari– eta hori nabarmen geratu zen. Izan ere, Sumendiko neskek partidu gogorra eta ona egin bazuten ere, 6-1 galdu zuten. Hala, azpi-txapeldun izatearekin konformatu behar izan zuten Oyanguren ahizpek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak