Domekan hasiko da Musikaren Astea

Eneko Azurmendi 2017ko mai. 18a, 16:10
2015ean, kantu afaria egin zuten Musika Astearen barruan.

Maiatzaren 21ean –domeka– hasi eta 28ra bitartean, musika oinarri izango duen astea egingo dute Aramaion, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintza ezberdinen bitartez. Gitarra klasikoen kontzertu batekin hasiko dute astea. Domeka honetan izango da hori, 18:30ean, Sastiñan.

Iaz, Bizente Goikoetxearen urteurren ospakizunak zirela eta, ezin izan zuten Musikaren Astea egin. Aurten, baina, berriro bueltan da, aste osoko egitarauarekin. Larraitz Arriolabengoa Musika Eskolako irakaslearen esanetan, bere lanari inpultso bat emateaz gain, ikasturte guztian zehar ikasleek egindako lana erakustea da egitasmo honen helburua, "herritarrek ikus dezaten urte guztian landu duguna".

Aramaioko Musika Eskolak antolatu ditu aste osoan zehar egongo diren ekintzak, udaletxearen "ezinbesteko" laguntzaz.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzaren 21a, domeka

-Sastiñan, 18:30ean: Gitarra klasikoen kontzertua. Bilboko kontserbatorioko irakasle eta ikasleek osatutako laukote batek kontzertu klasiko bat eskainiko.

 Maiatzaren 22a, astelehena

-Kultura etxean, 18:30ean: Musika dokumental bat proiektatuko da, Sonita izenekoa. Dokumental honek neska afganiar rapera baten historia kontatzen du.

Maiatzaren 23a, martitzena

-Sastiñan, 18:00etan: Alaiak Kantuan taldearen –Jubilatuen elkarteak daukan kantu tailerra– kontzertua eta ondoren kantu gira, neska bat akordeoia jotzen, kalean zehar, herritarrek kantuan

Maiatzaren 24a, eguaztena

-Sastiñan, 18:30ean: Bocabats beatbox taldearen kontzertua

Maiatzaren 25, eguena

-Sastiñan, 18:00etan: Aramaioko Musika Eskolako ikasleen ikasturte amaierako kontzertua. 40 ikasle inguruk hartuko dute parte. Pianoa, gitarra, txistularien kalejira, gorputz perkusioa eta abar eskainiko ditu emanaldiak.

Maiatzaren 27, zapatua

-Sastiñan, 18:30ean: Blues kontzertua, Riffs and chips taldearen eskutik

Maiatzaren 28, domeka

-Kultura etxean, 17:00etan: Haurrendako zinea, musikarekin lotutako filma: Piccolo eta saxo.

Aste guztian zehar

Horrez gain, aste guztian zehar San Martin eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek musikaren inguruan egindako lan batzuk ikusgai egongo dira Sastiñan, hauek ere parte hartu dute eta musikaren astean. Diapositibak eta beste hainbat lan egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak