Aitor Ugartek Euskal Herriko finalerako txartela lortu du

Eneko Azurmendi 2017ko mai. 15a, 15:45
Finalean parte hartu zuten bost bertsolariak.

Pasa den zapatuan Bertsoa Bizi Gazte Eguna egin zuten Legution eta horren baitan, Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ere jokatu zuten. Aroa Arrizubieta gasteiztarra gailendu zen eta bigarren postua Aitor Ugarte aramaioarrarentzat izan zen.

Hala, bi hauek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalera sailkatu ziren. Martin Abarrategi aramaioarrak ere hartu zuen parte finalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak