San Martin jaiak inkesta bitartez antolatu nahi ditu Aramaioko jai batzordeak

Eneko Azurmendi 2017ko mar. 16a, 17:47

Jai batzordea dagoeneko hasi da herritarrei inkestak bidaltzen, euren proposamenak eta ideiak jasotzeko helburuarekin. Inkesta hauek whatsapp eta posta elektroniko bitartez bidaliko dira eta martxoaren 30a izango da erantzun ahal izateko azken eguna.

Ohiko bilera egin ordez, beste modu bat aukeratu du aurten jai batzordeak San Martin jaiak antolatzeko. "Bilerak zaharkituta gelditu direla uste dugu. Izan ere, irekiak dira, bai, baina oso jende gutxi etortzen da.

Horregatik, inkesta eran egitea erabaki dugu", azaldu du Itxaso Aspiazuk, Kultura teknikariak. Hala, Whatsapp eta posta elektroniko bidez inkesta bat bidaliko zaie herritarrei. "Edonork momentu batean betetzeko inkesta da eta guk informazioa jasoko dugu. Modernizatze aldera hartu dugu erabaki hau eta eraginkorragoa izango dela uste dugu", dio Aspiazuk.

Helburua da herritarrek proposamenak eta ideia ezberdinak iradokitzea, gustu guztietarako jaiak izan daitezen. Jai batzordea dagoeneko hasi da inkestak bidaltzen eta erantzuteko azken eguna martxoaren 31 izango da.

Inkesta hau bete beharko dute herritarrek: https://goo.gl/forms/4mtEF538hC4eewqC3

Ekainaren 30ean hasiko dira jaiak

Ekainaren 30ean –egubakoitza– hasiko dira aurten San Martin jaiak eta uztailaren 3an bukatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak